45 TANTAK, 21 (2), 2009, 45-67 orr. Euskara-agiriak Europako Markora egokitzeko eta baliokidetzeko prozedura Iñaki Pikabea Torrano J.F. Lukas Mujika i.pikabea@ehu.es Hezkuntza Ikerkuntzako eta Diagnosi Metodoen Saila Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea N. Figueras Casanovas Departament d’Educació Generalitat de Catalunya GAKO HITZAK: Hezkuntza unibertsitarioa. Hizkuntzaren ebalua- zioa. Agiriak. Euskara. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa. Balio- kidetzak. 1. SARRERA Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan euskara-agiri ugari daude (20tik gora). Orain artean, kasu gehienetan, agiri bakoitza lortzeko berariaz prestatutako azterketak egin behar izan dira. Euskara-agiriak ebaluatzen eta ematen Euskaltzaindia aritu zen urte lu- zetan. Une honetan, berriz, agiri hauek Eusko Jaurlaritzako honako sail eta erakundeen bidez ebaluatu eta ematen dira: — Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saila. — Ogasun eta Herri Administrazio Saila (HAEE-IVAP). — Kultura Saila (HABE). — Osasun Saila (Osakidetza). — Herrizaingo Saila (Ertzaintza). 1982az geroztik, hauek izan dira banatutako agiriak: