Arteatx I., Artiagoitia X. & Elordieta A. (eds.) (2008) Antisimetriaren hipotesia vs. buru- parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian, Bilbao: Servicio Editorial de la UPV/EHU, pp. 199-219. ISBN: 978-84-9860-070-4 SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? HITZORDENAZ HAUSNARREAN 1 Itziar Laka Mugarza ELEBILAB Psikolinguistika Laborategia (UPV/EHU) Laburpena Lan honetan, giza hizkuntzek ageri duten hurrenkeratzea azaltzeko asmotan garatu diren buru-parametroaren eta antisimetriaren hipotesiaren inguruko hausnarketat eskaintzen dut, batik bat hizkuntzaren jabekuntzan eta prozesamenduan aurkitzen dugun ebidentzia kontuan harturik. Hurrenkeratzea bera hasunargai hartzen dut lehenik eta, hurrengo, hurrenkeratze ereduak azaltzeko hipotesi nagusi biak. Lanea zehar, keinu- eta soinu- hizkuntzak, jabekuntzaren lehen-lehenengo aroak eta euskal perpausen hitzordenaren prozesamendua ulertzeko egin dtugun lehen urratsak darabilzkit mintzagai. Hausnarketa honen ondorio nagusia, hipotesi antisimetrikoaren aldeko ebidentziaren urritasuna da. 0. Atarikoak. Hizkuntza guztiek ez dute hitz-hurrenkera bera erabiltzen proposizio bera adierazteko, jakina denez: euskaraz katuak saguak harrapatzen ditu esan ohi dugu, baina gaztelaniaz el gato caza ratones, eta ingelesez the cat chases mice, informalki itxura dezakegun [harrapatu (katua, saguak)] proposizioa adierazteko. Hizkuntzalarizan, tipologian bereziki, asko aztertu izan da hurrenkera-ereduen gaia (Greenberg 1963, Dryer 1992) eta, ondo samar ezagutzen 1 Eskerrak eman nahi dizkiet antisimetriaren hipotesiari buruzko jardunaldien antolatzaileei, X. Artiagoitia eta A. Elordietari bertan parte hartzeko aukera emateagatik; era berean, eskerrak jardunaldietan parte hartu zuten denei, eta bereziki X. Ormazabali iradokizun eta desadostasun pizgarriengatik. Pertsona hauek guztiak, noski, ez daukate lan honetan aurki daitezkeen hutsen inolako errurik. Lan hau UPV/EHUko GIU06/52, MEC-eko SEJ2007-60751/PSIC eta CSD2007-00012 ikerkuntza proiektuen babespean burutu da.