401 Laugarren Mahai-Ingurua / Cuarta Mesa Redonda (Fourth Round table) Moderatzailea/Moderador: José Patricio Aldama Eusko Ikaskuntza. Mª Díaz de Haro, 11-1. 48013 Bilbao Partaideak/Participantes: Karlos Sánchez Ekiza; José Mariano Barrenetxea; Juan Mari Beltran; Oier Araolaza; Josu Larrinaga; Mikel Legorburu; Ingrid Kuschick; J. Jabier Abasolo, “Tiliño”; Sabin Egiguren; Aintzane BIBLID [1137-859X (2007), 9; 401-407] Jentilbaratz. 9, 2007, 401-407 Juan Mari Beltranen hitzaldiaren ondoren: Karlos Sánchez Ekiza: Nik uste dut oso inportantea dela kontzeptualizazioa. Esate baterako, zuk [Juan Mari Beltranek] aipatu duzunean txalaparta musika den ala ez... Nik gaur goizean esan dut duela gutxi arte txalaparta ez dela musi- katzat hartu. Kontzeptuak ere aldatzen dira. “Autentizidade” hitza ez da bakarrik produktuei aplikatzen, kontzeptuei ere bai. Zortzikoa oso kasu adierazgarria da; gaur, “Zortziko” hitza hiruzpalau esanahi desberdinekin erabili dugu, kronologi- koki hala esan delako. Nahiz eta egia objektiboa ez izan (baldin badago), herriak gauza bat izen batekin erabiltzen badu, hori errespetatu egin behar dugu. Beti “herri” hitza ezpainetan daukagu, baina ez dakit errespetatzen dugun.