Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia Eric Ditxarri Antropologian doktorea, ikertzailea, poeta, artista eta erakusketa-komisarioa Hiru tipo eszena gainean. Gibelean, sample ta scratche- tan, Jo. Honek ditu haien musikak sortzen, eta zuzenean berriz botatzen, zkratxatzen. Rapeatzen du baita ere, hi- tzen inportantzia azpimarratuz. Andrea Zubozki Hibernazio–latz honi–emazkiok–zor–zaizkion–akzioak, fikzioa–gure errealitatearen–bizio bilakatu aitzin! 2zio Euskal musika ez da izan inoiz zerbait homogeneoa. [...]. Akaso, aztertu behar da zer pasatu den hip-hop mugi- menduan. Edo elektronikan. Musika eskolak bogako dau- de; horrek aldaketarik ekarri du? Fenomeno konkretuari begiratu, eta ez euskalduntasun orokor batetik musika aztertu. Ziur asko, prozesu eraldatzaileak ari dira gerta- tzen, baina txikiak izango dira. Leire Lopez Ziluaga H ip-hop kultura 1970eko hamarkadan sortu zen New Yorken eta ordutik mundu osora hedatu da. Algeriako (Virolle 2007), Palestinako (El Sakka 2011, McDonald 2006, Puig 2007, 2012), Jamaikako (Blum 2009), Estatu Batuetako (Kajikawa 2015, Baker 2018) eta Frantziako (Ghio 2012) rapa artoski ikertua izan da eta rapari buruzko libu- ru asko (Barret 2008, Bethune 1999, 2004, Lapassade 1990, 232 maiatza-ekaina 2019