2011ko urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin beti- ko amaitzen zuela iragarri zuen komunikabideetara bidali- tako agiri batean. Berriak era guztietako interpretazioak izan zituen, oso politizatuak gehienetan, eta arrazoi, edo arrazoi ildo, bakarrari loturik normalean. Artikulu honetan arrazoi horiek guztiak, eta gehiago, agertu nahi ditugu, sail- katu, aurkeztu, eta amaieran, euren arteko erlazioa bilatuz, azken balorazioa egingo dugu. Sailkatzea, ordea, ez da erraza, eta arrazoiak ahalik eta modurik argienean aurkezteko, zientzian oso erabilia den AMIA (hau da, Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak eta Ahul- guneak) izeneko matrizea erabiliko dugu. Lau ‘kutxako’ ma- trize honetan kanpoko aldetik datozen arrazoiak (positibo- ak batzuk, Aukerak, eta negatiboak besteak, Mehatxuak) eta barruko aldetik sortu direnak (berriro positiboak batzuk, Indarguneak, eta negatiboak besteak, Ahulguneak) aztertu- ko ditugu. Oro har, kanpoko arrazoiak erabiliagoak eta az- tertuagoak izan dira barruko arrazoiak baino, azken horiek zailagoak baitira nabaritzeko eta zehazteko. Hala ere, gure Jarduera armatuaren amaiera. ETAren erabakirako arrazoiak MIKEL SARATXO JULEN ZABALO Soziologian lizentziaduna eta EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko doktoregaia EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea 197 uztaila-abuztua 2013